Hemeroteka
Erosi : 15,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-678-5
Urtea: 2017
 

ESKULARRU BELTZAK

OSORO IGARTUA, JASONE / LARRETXE, J. "JOSEVISKY" (IL. )
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Jasone Osoro, Eskularru beltzak (IL: "Josevisky"): Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.
Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

 



JASONE OSORO

Jasone Osoro (Elgoibar, 1971). Kazetaria da lanbidez. Prentsan eta telebistan lan egin du. Helduentzako hainbat nobela eta ipuin-liburu idatzi ditu, horien artean azkena 12etan bermuta (Augustin Zubikarai Saria). Gazteentzat, berriz, Jara eta Ezekiel pertsonaien istorioak sortu ditu, milaka irakurleren estimazioa lortu dutenak.





[2017]
[2015]
[2012]
[2009]
[2003]
[2001]
[1998]
[1998]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria