Hemeroteka
Erosi : 22,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-674-7
Urtea: 2016
 

TRIKITIXA LIBURUA II (+CD)

XABI SOLANO MAIZA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

 Xabi Solano Maiza, Trikitixa liburua II (+CD): Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan berriak ekoiztu eta argitaratzeko asmoz batu dira 5GORA eta Elkar zigiluak.
Izan ere, duela urte batzuk aurkezturiko “TRIKITIXA LIBURUA I” partitura liburu arrakastatsu horren ondoren, aurtengoan, haren bigarren alea, “TRIKITIXA LIBURUA II” (liburua+CD), argitaratuko baitute elkarrekin.
Proiektu ludiko-didaktiko honetan, alde batetik liburu/CD formatuan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura/zifratuez gain, kantu horien beraien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, “Ereñotzu” (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko disko hura bera (liburutik aparte) ere plazaratuko dute zigilu biek.
Grabaketa hauetan, Xabi Solanok itzal handiko musikari askoren kolaborazioa izan du alboan: Kepa Junkera, Joxan Goikoetxea, Kristina Solano bere arreba, DZ eta Arkaitz Miner, besteak beste, hala nola Jon Garmendia “Txuria”ren talentua hitzetan.

 

 



XABI SOLANO MAIZA
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
[2016]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria