Hemeroteka
URREZKO BIBLIOTEKA
Helduen literatura
Erosi : 22,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-299-2
Urtea: 2014
 

MIKEL STROGOFF

JULES VERNE / KARLOS ZABALA OIARTZABAL
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Tatariarrek Siberiako bidea eta telegrafo haria moztu dituzte eta hiri nagusiak setiatu. Tsarraren anaia Irkutsken dago, Moskutik 5.200 verstara, eta ez daki zein arrisku handitan dagoen. Tsarrak mezua bidalio dio mandatari baten bidez. Eta Mikel Strogoff Moskutik abiatu da Irkutskera bidean. Baina Ivan Ogareff traidorea ere harantz doa. Baita Nadia ere, aita erbesteratuarekin elkartzeko asmoz. Eta baita kazetari ingeles bat eta frantses bat ere, denaren berri ematera. Harantz tatariarren armada, ekialdeko Siberiako hiriburua bere egitera; harantz soldadu errusiarrak, hiria defendatzera.

Bide luze horretan zer topatuko duten eta zer gertatuko zaien kontatzen digu Jules Vernek, abenturazko eleberrien egile klasikoenak, bere eleberririk goraipatuenean.



JULES VERNE

Jules Verne (Nantes, 1828-Amiens, 1905). Zuzenbidea ikasi zuen Nantesen eta Parisen, baina letrek ozenago deitu zuten auziek baino. Arrakasta handirik gabe antzerkian saiatu ondoren, Bost aste globoan idatzi eta literatur genero berri bati atea ireki zion: zientziaren eta geografiaren eleberria. Hirurogei bat lan idatzi zituen genero horretakoak, gehienak guztiz ezagunak: Lurraren bihotzeraino, Lurretik ilargira, Grant kapitainaren seme-alabak, Hogei mila legoa itsaspean, Munduari itzulia laurogei egunetan, Uharte misteriotsua, Hamabost urteko kapitaina, Munduaren azken muturreko faroa.





[2014]
[2000]
[1998]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria