Hemeroteka
BAR PUERTO
Helduen literatura
Erosi : 25,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-949-5
Urtea: 2010
 

BAR PUERTO (LIBURUA + DVD)

KIRMEN URIBE URBIETA / MIKEL URDANGARIN / JOSU EIZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Milurteko berriaren hastapenean, aitona-amonen etxea eraitsi behar zutela jakitean, taula gaineko ikuskizun bat egitea otu zitzaion Kirmen Uriberi, ahozko historia, literatura, bideo-lana eta musika bere baitan hartuko zituena. Berehalaxe, Josu Eizagirre zinegilea eta biak, XX. mendearen kronika egingo zuen jendea hasi ziren galdetzen. Gerra Zibilarekin hasi, gerraosteko urte ilunak, hirurogeiko hamarkadan iritsitako marinel galiziarrak, laurogeiko hamarkadan Hiesak sortutako hondamendia eta laurogeita hamarreko emigrazio afrikarra; ixteko, egungo arrantzalea, arrantzan egitera hegazkinez joaten dena. Musika Mikel Urdangarinek jarri zion, kanta tradizionalak eta beren beregi idatzitakoak uztartuz.


KIRMEN URIBE

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970). Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian eta irratian. Musikari, pintore eta zinemagileekin batera hainbat egitasmo multimedia ere jarri ditu abian. Literaturan, Bitartean heldu eskutik (2001) poema-bilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean. “Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak, baina erabat unibertsala da” esan du Harvard Unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak. Izan ere, sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan. Haur eta gazte literaturako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, hauxe du bere lehenengo nobela.

 

Bere lanen artean: Garmendia eta zaldun beltza (2003, Elkar); Garmendia errege (2004, Elkar); Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004, Elkar); Guti (2005, Elkar); Portukoplak (2006, Elkar); Garmendia eta Fannyren sekretua (2006, Elkar); Bilbao-New York-Bilbao (2008, Elkar). 





[2010]
[2008]
[2006]
[2006]
[2005]
[2004]
[2004]
[2003]
[2003]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria