Hemeroteka
LEKUKO
Helduen literatura
Erosi : 20,40 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-393-7
Urtea: 2015
 

EKARRI ARMAK

IMANOL MURUA URIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Loiolako (h)egiak kronika-liburuan 2006an EAJ, Batasuna eta PSEren artean gertaturiko elkarrizketa politikoak eta aldi berean ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandakoak kontatu zituen Imanol Murua kazetariak. Orain, lan hari jarraipena emanez, elkarrizketa haiek zapuztu zirenetik ETAk borroka armatua behin betiko utzi arteko prozesu guztia aztertu du, isilpean zeuden datu asko agerira ekarriz, eta beste asko analisi bikain batean kokatuz. Gure historia hurbila ezagutzeko ezinbesteko tresna.



IMANOL MURUA

Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966) euskal prentsako izen nagusietako bat da: Argia eta Jakin aldizkarietako erredaktorea izan da, baita Egunkaria eta Berria egunkarietakoa ere, hasiera-hasieratik. Bi aldiz jaso du Rikardo Arregi kazetaritza saria, eta behin Argia saria. Prentsako lanaz gain, hainbat liburu idatzi du, hala nola: Suetena Belfasten (Susa, 1996, Humberto Unzuetarekin batera), Palestina zauritua (Susa, 1998), Geronimo (Elkar, 1999), Euskaltzaindia ekin eta jarrai (Euskaltzaindia, 2009, Joan Mari Torrealdairekin batera), Esan eta egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa (Manu Robles-Arangiz Institutua, 2009).





[2015]
[2010]
[2005]
[1999]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria