Hemeroteka
LEKUKO
Helduen literatura
Erosi : 15,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-242-8
Urtea: 2014
 

TUNELAK, IZARAK, MOZORROAK ETA BAFLEAK

JOSU MARTINEZ MARTINEZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Mundu mailan hainbat ihesaldik izan duten ospea ikusita, beti deitu dit atentzioa Euskal Herrian gertatu direnei buruz ze literatura gutxi dagoen. Horregatik, euskal gatazkari lotuta, azken 50 urteetan gertatu diren hamar ihesaldiren kronika proposatu gura dizuet hurrengo orrialdeetan. Batzuk aski ezagunak izango dira… eta ezezagunak beste hainbat. Bukaera zoriontsudunak zenbait… eta gaizki ateratakoak beste hainbeste. Bakarka egindakoak… edo kanpoko laguntzaz burutuak.

Denak, hala ere, ausardiaz eta irudimenez beteak. Modu batean edo bestean, artelanak denak. Ez da izan nire asmoa gaiari buruzko ikerketa orokor bat egitea. Lan honen helburua ez zen gertatutako guztia biltzea, ez eta objektibitate historikoz egindako tratatu bat osatzea ere. Hala, bistan denez, istorio asko falta dira. Gehienak. Ez dadila inor haserretu horregatik.



JOSU MARTINEZ

Josu Martinez (Bilbo, 1986). Ikus-entzunezko komunikazio eta Antropologia ikasketak egin ditu eta hitzez, musikaz zein irudiz garatu du bere titiritero izaera. Kultur egile eta eragile nekagaitza: Euskadi Irratiko kolaboratzailea, Bertsolari aldizkariaren zuzendaria. Film hauek zuzendu ditu: Itsasoaren alaba (2009), Prohibido recordar (2010),  Sagarren denbora (2010), Barrura begiratzeko leihoak (2012). Hitzezko txalupak liburua idatzi zuen (Elkar, 2012) Alfonso Etxegarairekin batean.





[2014]
[2011]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria