Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi : 11,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-862-8
Urtea: 2018
 

ISPILUAK ETA ITSASOAK

AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Ispiluak eta itsasoak. Joxean Agirre Odriozola. 
Maria Garrastazu hamasei urteko gazte bat da, neska eder eta argia, 1920ko hamarkada aldean Zestoako bainuetxean lan egiten duena. Monsieur Perrin deritzan bezero batek, dandya izatez eta ispilu marka bateko saltzailea ogibidez, berarekin lan egitea proposatuko dio, eta, gurasoak Aizarnako baserrian utzita, bere bizitzako lehen bidaiari ekingo dio, lehenik Biarritzera etagero Parisera eramango duena. Dotoreziaz eta xalotasunez kontatzen digu Joxean Agirrek istorio hau, Belle Époque-ko edertasun eta xarma eta gaztaro galduaren ukitu nostalgikoa batzen dituena.



JOXEAN AGIRRE

Azpeitian jaio zen 1949an eta Zarautzen bizi da gaur egun. Parisen soziologia ikasi zuen eta Leioan informazio zientziak. Kazetaria da ogibidez: Eginen hasieran eta Gara egunkarian orain, euskal kulturaren segimendu zehatza egiten du, ezin ahantz daitekeelarik Bertsolari aldizkaria, ahozko literaturaren idatzizko euskarri fina. Zeregin horien artean aurkitzen du beta noizean behin literaturazko lanak idazteko ere. Kulturaren zurrunbiloan sarturik egon arren, aparte samar ibili zale dugu Agirre, bere sorkuntzari ere aparteko garrantzirik eman nahi gabe, baina literaturazaleen artean ondo merezitako itzala bereganatu duela esan daiteke.





[2018]
[2017]
[2016]
[2013]
[2011]
[2008]
[2003]
[1996]
[1991]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria