Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi : 10,95 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-576-4
Urtea: 2016
 

GAUZAK EZ ZIREN SEKULA BERDINAK IZANGO

IÑAKI IRASIZABAL IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egiten  du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita. Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabaiteko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa…



IÑAKI IRASIZABAL

Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du beti. Bere liburuen artean daude Burua txoriz beterik, Augustin Zubikarai nobela laburren saria eman ziona, Mendaroko txokolatea, arrakasta handia izan duen polizi eleberria, Gu bezalako heroiak, Igelak benetan hiltzen dira, Orbe auziaren ingurukoak, Bizkartzainaren lehentasunak, Odolaren deia, Aita gurea.





[2017]
[2016]
[2015]
[2014]
[2013]
[2012]
[2011]
[2009]
[2005]
[2004]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria