Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi : 10,95 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-840-5
Urtea: 2010
 

TIGREAK HONDARTZAN

MARIBEL AIERTZA REMENTERIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Animaliek txiki-txikitatik txunditu zuten Ander, hezur-haragizkoek nahiz irudimenezkoek: herriko hondartzan bisitari arrotz batek eginiko hareazko tigre familiak edota aitonak kontatutako Arnoko tigrearen istorioak.

Ezbeharrak edota patuak zirkuko bizimodura eraman zuten umetan, jaiotetxetik eta etxekoengandik urrun. Amak, hil aurretik, bere bizitzaren benetako historia gutun batean idatzita utziko dio Ninori.


MARIBEL AIERTZA

Maribel Aiertza Rementeria (Etxebarria,1962) Berriatun bizi da. Lertxundi, euskaradun arte unibertsala saiakera-liburua, (argitalpen hoberenaren 1989 Euskadi saria) idatzi eta argitaratu zuen Mikel Lertxundi eskultorearekin elkarlanean, eta Berriatuko Urepel herri aldizkaria sortu eta gidatu zuen (2001- 2008). Kolaboratzaile gisa aritu izan da ikas-liburugintzan, Giltza argitaletxean. Idazle Eskolako ikasle izandakoak Luma Berrien Eleak aldizkarian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian zenbait narrazio argitaratu ondoren, Tigreak hondartzan eleberria kaleratu zuen.





[2017]
[2014]
[2010]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria