Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi : 14,10 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-702-6
Urtea: 2009
 

GU BEZALAKO HEROIAK

IÑAKI IRASIZABAL IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

1994. Aitonarekin bizitzen jarri da gazte bat: suizidiorako joera du Simon Telleria agureak, eta psikiatrek uste dute gerrako oroitzapen isilduek zerikusi zuzena dutela horrekin. Aitona hobeto ezagutzen saiatuko da gaztea, 36ko gerraz eta Bizkargiko borrokez gehiago jakiten, eta horretaz hitz egiten…

Beste hainbat pertsonaia ere ageri dira kontakizunean: Paularekin dabil gure gaztea, pozik gainera, konpromisoari beldurra dion arren; hor dago Paularen seme txikia ere, Ibai, eta Ariane, protagonistaren lehengusina historialaria, bikotekide perfektu bat daukana; edo Manuel, berarekin fundizioan lan egiten duena eta alkoholarekin arazoak izan zituena.

Gerra Zibilera hurbiltzeko modu berezi bat erakusten digu Irasizabalek liburu honetan, gertaeren garrantzia eta indarra ukatu gabe baina epikatik urruti, gudariak bere gizatasun soilean azalduz, ez leiendazko heroi baizik eta gu bezalako gizaki ziren aldetik.



IÑAKI IRASIZABAL

Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du beti.





[2018]
[2017]
[2016]
[2015]
[2014]
[2013]
[2012]
[2011]
[2009]
[2005]
[2004]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria