Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi : 14,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-653-1
Urtea: 2008
 

FATUM

JON ARRETXE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Lisboako bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta zaharrak, jonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat zen Mariza, eta hiltzailearen bila ekingo dio haren adiskide Mario Barbosak.

Polizia ohi eta fado-kantaria, cachaça-edale eta bihozbera, Mario Barbosa da istorio honetako pertsonaia berezi eta ahaztezinetako bat. Bestea, berriz, Lisboako hiria bera, bertako aldapa eta tranbiak, kale estu eta begiratokiak, maitemintzeko nahiz hiltzeko aproposak izan litezkeen txoko ezkutuak.



JON ARRETXE

Jon Arretxe (Basauri, 1963) Bidaietako kronika eta fikzioen egile moduan eman zen ezagutzera: Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak, Griot, Zazpi kolore, Urrezko triangelua, Oroituz; umorezko lanak ere idatzi ditu: Ostegunak, Ostiralak, Larunbatak; baita eleberri beltzak ere, dela umore kutsukoak: Manila konexioa, Kleopatra, dela bidaietan oinarrituak: Morto Vivace, Fatum, Xahmaran.





[2010]
[2008]
[2007]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria