Hemeroteka
TAUPADAK
Gazte literatura
Erosi : 15,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-575-7
Urtea: 2016
 

ELURTE AMAIEZINA

AGUSTIN FERNANDEZ PAZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Bost laguneko talde bat mendian galdutako ostatu batera doa, hango bakardadean beldurrezko telesail baten gidoiak idazteko. Iritsi bezain laster elurra hasiko du, eta elurte gogorrak guztiz isolaturik utziko ditu, ez argindarrik, ez telefonorik, ez internetik, ez ezer. Denbora pasatzeko eta beren lana betetzeko, terrorezko istorioak hasten dira asmatzen eta elkarri kontatzen, sutondoan. Terrore benetakoa, ordea, etxean bertan daukate zain, baita inguratzen dituen zuritasun amaigabe horretan ere…



AGUSTIN FERNANDEZ

Agustín Fernández Pazek 28 urte zituen Franco diktadorea hil zenean. Berak esaten du, bere belaunaldiko beste asko bezala, berandu eta garaiz kanpo iritsi zela guztira: irakurri beharreko liburuetara edota ikusi beharreko filmetara, besteak beste. Agian, horregatik guztiagatik, bizitzako gauza batzuk oso modu berezian estimatzen ditu: askatasuna, oroitzapenak, liburuak, zinema… Eta irakaskuntzan lan egiten du, konbentzituta baitago erabat heziketa tresna ezinbestekoa dela mundua aldatzeko. Asko gozatzen du idazten, nahiz eta, aukeran, nahiago duen historiak ahoz konta diezazkioten edo zineko pantaila batean edo liburu bateko orrialdeetan. Liburu asko ditu idatziak hala haurrentzat nola gazteentzat. Galegoz idazten du, bera galiziarra baita.

Bere lanetako batzuk ondorengoak dira: Lore erradiaktiboak (1993, Elkar); Neguko gutunak (1997, Elkar); Nogueira doktorearen laborategia (2000, Elkar); Albak hamahiru urte (2001, Elkar); Aire beltza (2004, Elkar); Maitasuna da geratzen da bakarra (2009, Elkar). 





[2016]
[2009]
[2004]
[2001]
[2000]
[1997]
[1993]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria