Hemeroteka
LIT. UNIBERT.
Helduen literatura
Erosi : 11,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-332-5
Urtea: 2005
 

SARGAZO ITSASO ZABALA

JEAN RHYS
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Sargazo Itsaso Zabala Jamaikan gertatzen da. Mila zortziehun eta berrogeita gutxigarren urtea da. Etxalde-jabe baten alaba gaztea mutil ingeles etorri berri batekin ezkontzen da, familiaren ondasunak gal ez daitezen. Dena biribila: sortu da maitasuna, eta badator zoriona. Baina neskak sekretu bat dauka, bere haurtzaroaz eta amaz. Poliki-poliki, sekretu hori ezkontideen arteko harreman perfektua higatzen hasten da, eta, agian, berriz hasiko da neskaren amaren istorioa... alabarengan.

Itzultzaileak hitzaurrean dioen moduan, “eleberri aparta bat-batean agertu zen, ezerezetik bezala. Baina (…) idazleak aspalditik izan zuen kreolen (europar jatorriko baina Antilletan jaiotako jendearen) esperientzia kontatzeko gogoa, bera ere kreola baitzen sortzez (mediku gales bat zuen aita, eta zuri kreola, ama). Rhysen iritzian, Antilletan uste oker eta gezur ugari zebilen kreol jendeaz, bai uharteetako beltzen artean, bai europar heldu berri eta aberatsagoen artean ere, zeinak esklabotza debekatu zenean heldu baitziren, giro ekonomiko onak erakarririk, eta berehala jarri baitziren nagusi, kreolak bigarren mailara baztertuta. Halere, emakumezko oinordeko kreolen patu negargarriak zeukan bereziki kezkaturik gure idazlea. Zoritxarreko ikusten zituen emakume haiek. Alde batetik, aurreko etxalde-jabe esklabotzatik aberastuen alabak ziren, ez baitzen etorkirik onena Antilletako historiako une hartan, eta, bestetik, kolonietara agudo aberasteko asmoz joandako senar ingelesen biktima.”


JEAN RHYS
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
[2005]


Sargazo Itsaso Zabala Jamaikan gertatzen da. Mila zortziehun eta berrogeita gutxigarren urtea da. Etxalde-jabe baten alaba gaztea mutil ingeles etorri berri batekin ezkontzen da, familiaren ondasunak gal ez daitezen. Dena biribila: sortu da maitasuna, eta badator zoriona. Baina neskak sekretu bat dauka, bere haurtzaroaz eta amaz. Poliki-poliki, sekretu hori ezkontideen arteko harreman perfektua higatzen hasten da, eta, agian, berriz hasiko da neskaren amaren istorioa... alabarengan.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria