Hemeroteka
TXAN MAGOA
Haur literatura
Erosi : 8,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-899-7
Orrialde kopurua: 36
Neurriak: 22 X 22,5
Urtea: 2002
 

TXAN MAGOA HITZ MAGIKOEN BILA

JUAN KRUZ IGERABIDE / JULEN TOKERO (IL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Gaur denok dakigu Txan magoak bere hitz magikoak esaten dituenean, magia sortzen dela. Hasieran, ordea, Txanek ez zeukan hitz magikorik. Eta zer da hitz magikorik ez duen magoa? Bada, oso mago kaskarra, noski. Eta Txanek ez zuen mago kaskarra izan nahi, inola ere ez. Hala, Txan eginahalean saiatu zen bere hitz magikoen bila. Mila abentura eta gorabehera bizi behar izan zituen, baina azkenean lortu zituen, eta mago handia egin zen. Nola lortu ote zituen, ordea? Orain arte inori ez zion esan nahi hori. Bere sekreturik handienetako bat omen zen. Txanek dio magoek liburuetan bakarrik aitortzen dituztela beren sekretuak. Hona, bada, Txanen lehenengo liburua. Irakurtzen duenak Txanen sekreturik handienaren berri izango du.


JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).





[2018]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]


Gaur denok dakigu Txan magoak bere hitz magikoak esaten dituenean, magia sortzen dela. Hasieran, ordea, Txanek ez zeukan hitz magikorik. Eta zer da hitz magikorik ez duen magoa? Bada, oso mago kaskarra, noski. Eta Txanek ez zuen mago kaskarra izan nahi, inola ere ez. Hala, Txan eginahalean saiatu zen bere hitz magikoen bila. Mila abentura eta gorabehera bizi behar izan zituen, baina azkenean lortu zituen, eta mago handia egin zen. Nola lortu ote zituen, ordea? Orain arte inori ez zion esan nahi hori. Bere sekreturik handienetako bat omen zen. Txanek dio magoek liburuetan bakarrik aitortzen dituztela beren sekretuak.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria