OLAGARRO BAT BAINUONTZIAN
LEIRE BILBAO BARRUETABEÑA / JOSE MARI MORCILLO "MORKOTS" (ILUSTR.)
Informazio orokorra
Biografia
Bibliografia
Aitak ez dakit ze plan daukan olagarroarentzat. Baina nik badaukat bat, maskotatzat hartzea. Gurasoek, etxean ez dutela ez zakurrik ez katurik nahi esan izan didate beti. Baina ez didate olagarro bat hartzeko debekurik jarri. Beraz, bainuontziari leku egokia iritzi diot Erro bataiatzeko. Tapoia jarri, urez bete, gatza bota eta kito.
LEIRE BILBAO
Leire Bilbao Ondarroan jaio zen 1978an eta Durangon bizi da. Egunez bulego batean egiten du lan, kontuak egiten, baina gauez ametsetan hasten da, kantu eta kontu, ipuinak eta poemak asmatuz. Horren emaitza dira idatzi dituen hainbat liburu, haurrentzat nahiz helduentzat.