Hemeroteka
POESIA
Helduen literatura
Erosi : 14,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-15337-19-5
Urtea: 2011
 

ZAKURRAREN POEMA ETA BESTE HEZURRAK

MARTIN ETXEBERRIA GARRO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Hondar aleak
itsasten zaizkit orpoetan.
Eta ez dakit
lurra den, hautsi dena,
edota itsasoa.
Nire pausoa
eten nahi duena.
Ibili nahi nauena.
Nire gatza apartu arte.
Nire hatsa apurtu arte.
Edo ni naizen,
besterik gabe,
pixkanaka desegiten.


MARTIN ETXEBERRIA

(Zarautz 1974). Enpresa Zientziak ikasitakoak bi anaiak. Martinek hiru poesia liburu kaleratu ditu bakarka: Katiluaren ipurdia, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin eta Zakurraren poema eta beste hezurrak. Bi anaien artean, aldiz, haur eta gazteentzako hainbat liburu, eta eleberri: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café Passy-n, eta Ez dadila eguzkia sartu.





[2018]
[2015]
[2011]
[2008]
[2006]
[2006]
[2005]
[2004]
[2002]
[2002]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria