Hemeroteka
POESIA
Helduen literatura
Erosi : 12,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-236-6
Urtea: 2005
 

BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN

MARTIN ETXEBERRIA GARRO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Bere bigarren poema-liburua kaleratu du Martin Etxeberriak: Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin; gaien artean egunerokotasuna eta maitasusna bezalakoak agertzen ditu, gertukoenera begira beti, arazo handietarako ezintasuna edo axolagabezia balu bezala: nahiago objektu hurbilak eta konkretuak, sentimendu ia primarioak.

Formaren aldetik, berriz, xinpletasunaren alde egin du poetak: poema narratiboak dira oro har, naif samarrak ere bai, haiku itxurakoren bat, baina soiltasuna nabarmentzen da beste ezeren gainetik, biluztasun horren bila zebilelako edo “poetikotzat” jo ohi dugun hizkeratik ihesi balebil bezala.

Horrekin guztiarekin, liburu pertsonal eta desberdin bat lortu du egileak, egungo moda eta joeretatik aparte gelditzen dena, bera ere talde eta mugimenduetatik aparte ari baita bere literatura sortzen.


MARTIN ETXEBERRIA

(Zarautz 1974). Enpresa Zientziak ikasitakoak bi anaiak. Martinek hiru poesia liburu kaleratu ditu bakarka: Katiluaren ipurdia, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin eta Zakurraren poema eta beste hezurrak. Bi anaien artean, aldiz, haur eta gazteentzako hainbat liburu, eta eleberri: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café Passy-n, eta Ez dadila eguzkia sartu.





[2018]
[2015]
[2011]
[2008]
[2006]
[2006]
[2005]
[2004]
[2002]
[2002]


Bere bigarren poema-liburua kaleratu du Martin Etxeberriak: Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin; gaien artean egunerokotasuna eta maitasusna bezalakoak agertzen ditu, gertukoenera begira beti, arazo handietarako ezintasuna edo axolagabezia balu bezala: nahiago objektu hurbilak eta konkretuak, sentimendu ia primarioak. Formaren aldetik, berriz, xinpletasunaren alde egin du poetak: poema narratiboak dira oro har, naif samarrak ere bai, haiku itxurakoren bat, baina soiltasuna nabarmentzen da beste ezeren gainetik, biluztasun horren bila zebilelako edo “poetikotzat” jo ohi dugun hizkeratik ihesi balebil bezala. Horrekin guztiarekin, liburu pertsonal eta desberdin bat lortu du egileak, egungo moda eta joeretatik aparte gelditzen dena, bera ere talde eta mugimenduetatik aparte ari baita bere literatura sortzen.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria