Hemeroteka
Erosi : 9,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-714-0
Urtea: 2017
 

EZ DOK HIRU

TELLERIA DE LA FUENTE, PATXO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Ez dok hiru, Patxo Telleria de la Fuente: Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla.
Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta, denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu.
Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatzen ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere.
Gure musika ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.
Ez Dok Hiru kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskontzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

 

KANTUTEGIA ENTZUNGAI:

 

1. ikasgaia: 

 

2. ikasgaia: 

4. ikasgaia: 

 

6. ikasgaia: 

7. ikasgaia:

 

8. ikasgaia:

9. ikasgaia: 

 

10. ikasgaia:

11. ikasgaia:

 

12. ikasgaia:

13. ikasgaia: itxaroen-telefonoa

 

14. ikasgaia: sexua eta musika

15. ikasgaia: 

 

16. ikasgaia:

17. ikasgaia: 

 

18. ikasgaia: 

 



PATXO TELLERIA

Patxo Telleria. Aktore eta autore enblematiko hau, gazte-gazterik hasi zen ofizioan. Eskolaurrean, Gabonetako antzezlan batean, arbolarena egin zuen, arrakasta handia lortuz, hala publiko nola kritikarena. Ondorioz, arbolaren paperean enkasillatu zen. Profesional gisa Eloisa almendrondo baten azpian dago antzezlanean hasi zen, almendrondoaren paperean. Geroko lanak dira: Gereziondoen Lorategia, Gernikako Arbola, Alamo-ko bataila eta Urkatuaren arbola, besteak beste. Autoretzaren eremuan ere erroak bota nahi eta teatro idazle bihurtu zen. Iaz, Idazleen Elkarteak dirusari bat eskaini zuen, hil ala bizirik aurkitzen zuenarentzat. Geroztik, Bilboko parkean bizi da, magnolioz kamuflaturik.





[2017]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria