Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 13,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-810-9
Urtea: 2018
 

ZU ENTZUTEKO GAUDE

MENDIGUREN ELIZEGI, XABIER
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako jendearen telefonodeiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak? Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera? Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2018]
[2017]
[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria