Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 11,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-688-4
Urtea: 2017
 

KOADERNOA ZURI

ITURBE MAIZ, ARANTXA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Koadernoa zuri, Arantxa Iturbe: Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako dituzte Arratek eta Begoñak, beren arteko arrangurak eta ezin ulertuak sendatzeko, hezkuntza zikiratzaile baten min herdoilduak goxatzen saiatzeko. Hika teatro taldearentzat idatzitako antzezlana eleberri bihurtu du Arantxa Iturbek sentiberatasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin duen enpatia agerian utziz



ARANTXA ITURBE

Alegian jaio zen 1964an eta Tolosan bizi da. Kazetaritza ikasi zuen Iruñean eta esataria da Euskadi Irratian. Euskal Herriko ahotsik ezagunenetakoa izateaz gain, guztiz estimatua da bere luma ere, idazkera fresko eta biziagatik.

Idatzi dituen bere lanen artean, ondorengo hauek daude: Ezer baino lehen (1998, Elkar); Nik eserita egiten du, eta zer? (2001, Elkar); Beldurtia naiz, eta zer? (2001, Elkar); Norak suhiltzaile izan nahi du (2003, Elkar); Bi ipotx gure etxeko sofan (2004, Elkar); Amona basoan galdu zenekoa (2005, Elkar). 





[2017]
[2005]
[2004]
[2003]
[2001]
[2001]
[1998]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria