Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 22,35 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-666-2
Urtea: 2016
 

AIREAREN ISLA

HERNANDEZ ABAITUA, MIKEL
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Airearen isla, Mikel Hernandez Abaitua: Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena.
Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta berarekin darama orriz orri. Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera garamatzana.
Joan-etorri bat Euskal Herritik Amerikara, 40 urteko bidaia bat gure historian barrena.
Non bilatu hiltzailea, etxe barrukoak direnean gorrotorik zitalenak?

 



MIKEL HERNANDEZ

Gasteizen jaio zen 1959an eta Donostian bizi da. Euskal Filologian lizentziatua da eta Bigarren Hezkuntzako Katedratikoa. 1981ean Donostia Hiria ipuin saria irabazi zuen eta horrekin hasi zen bere ibilbidea euskal literaturan.





[2016]
[1995]
[1993]
[1991]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria