Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-539-9
Urtea: 2016
 

GIZAJOEN KATALOGOA

JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-tailerreko irakasle
emakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako; idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen haten da, koitadu kutunen pasadizoekin ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen ahizparekin duen harremana ere… Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat dugu, azken batean, aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta zirrikituetan garatzen diren letrekiko maitasuna pizten
duena.



JOXEAN AGIRRE

Azpeitian jaio zen 1949an eta Zarautzen bizi da gaur egun. Parisen soziologia ikasi zuen eta Leioan informazio zientziak. Kazetaria da ogibidez: Eginen hasieran eta Gara egunkarian orain, euskal kulturaren segimendu zehatza egiten du, ezin ahantz daitekeelarik Bertsolari aldizkaria, ahozko literaturaren idatzizko euskarri fina. Zeregin horien artean aurkitzen du beta noizean behin literaturazko lanak idazteko ere. Kulturaren zurrunbiloan sarturik egon arren, aparte samar ibili zale dugu Agirre, bere sorkuntzari ere aparteko garrantzirik eman nahi gabe, baina literaturazaleen artean ondo merezitako itzala bereganatu duela esan daiteke.





[2016]
[2013]
[2011]
[2008]
[2003]
[1996]
[1991]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria