Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 11,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-388-3
Urtea: 2015
 

X HIL DA

ALAINE AGIRRE GARMENDIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Hainbat arrazoi izan ditzake maitearen galerak: haren heriotza, ihesa, asperdura, traizioa… bakoitza desberdina baina denak izugarriak bakarrik geratzen den maitalearentzat.

Herio eta galbide bakoitzaren atze-aurre guztiak xeheki aztertzen ditu nobela honetako protagonista eta narratzaileak, intentsitate harrigarria lortzen duten pasarteetan, ikara berberak behin eta berriz exorzizatuz, obsesio baten bulkada eutsiezinaz.

Idazle iaio baten sena erakusten du Alaine Agirrek bere bigarren eleberri honetan, kontakizunaren erritmoa eta hizkuntzaren edertasuna trebezia handiz uztartzen baititu gai beraren inguruko bariazio hauek lantzean.



ALAINE AGIRRE

Alaine Agirre (Bermeo, 1990). Fisikan ibili ondoren, Euskal Ikasketetan dihardu orain, EHUn. Haur literaturako zenbait ipuin kaleratu ditu: Nire potxolina maitea, Letra txarra daukat eta zer?, Nora joan da aitona?, Hau ez da zoo bat!; eta helduentzako Odol mamituak eta X hil da liburuak.





[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2015]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2014]
[2013]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria