Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 17,40 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-295-4
Urtea: 2014
 

ORUBE ABANDONATUAK

GARAZI KAMIO ANDUAGA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Paraleloan kontaturiko hiru istorio, espazio bera konpartitu arren hiru garai desberdinetan kokatuak, 70 urteko aldeaz. Gerraostean, Belchiteko kontzentrazio-zelaitik itzuli da Mario; ezagunak ditu herria, etxea, emaztea… baina aldi berean arrotz sentitzen da, sentiarazten dute, lekurik eta nortasunik gabe utzi balute bezala. 1989ko Urtezahar egunean, sabela, hozkailua eta etxea ere hutsik ditu Mirenek: heroina atzean uztea lortu du, nola edo hala, baina garesti ordaindu behar izan du bizimodu berri hau. Bere egoera laboral eta sentimental kaxkarra estaltzeko, fikzio bat eraiki du Maiderrek, eta gezur hori sinetsarazi die amari zein lagunei; ispilu aurrekoa uneoro engainatzea zailagoa da, ordea.

Elkarrekin txirikordatzen diren hiru kontakizun, bakardadearen gordina pairatzen duten hiru pertsonaia, nora joan ez daukatenen hiru deserri. Horra Garazi Kamiok bere lehen eleberri honetan eskaintzen diguna, galtzaile guztiekiko sentiberatasunez eta aldarririk gabeko patetismoz.



GARAZI KAMIO

Garazi Kamio Anduaga (Andoain, 1979). Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Irakasletza ikasia. Hainbat komunikabidetan lan egin du, eta gaur egun irakaskuntzan dihardu. Beste norbaiten zapatak ipuin-liburua kaleratu zuen 2012an, Igartza bekaren laguntzaz idatzia.





[2014]
[2012]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria