Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 14,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-330-2
Urtea: 2014
 

MAMUAK

ANA URKIZA IBAIBARRIAGA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk.

Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.



ANA URKIZA

Ana Urkiza Ibaibarriaga 1969an sortu zen Ondarroan, eta Donostian bizi da gaur egun. Informazio Zientzietan lizentziatua eta Enpresa Komunikazioan aditua. Unibertsitate-irakaslea da, hainbat komunikabidetan kolaboratzailea eta finantza-erakunde bateko giza baliabideetako zuzendaria. Hauxe du helduentzako hirugarren ipuin-bilduma. Aurrekoak Desira izoztuak (2000) eta Bekatuak (2005) izan ziren. Horiez gain, poesia, aforismoak, biografia, haur eta gazte-literatura argitaratu du, baita Zortzi unibertso, zortzi idazle (2006) elkarrizketa liburua ere.





[2014]
[2011]
[2009]
[2006]
[2005]
[2002]
[2001]
[2000]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria