Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 17,40 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-292-3
Urtea: 2014
 

ODOL MAMITUAK

ALAINE AGIRRE GARMENDIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka.

Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia mu den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz.

Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.



ALAINE AGIRRE

 Alaine Agirre Garmendia 1990ean jaio zen Bermeon. Fisika eta Filologia ikasketak hasi zituen, baina horiek utzi eta idaztera emana bizi da gaur. Haurrentzako hainbat kontakizun idatzi ditu, eta  horiei esker zenbait sari irabazi, hala nola Lizardi eta  Lazarillo. Helduentzat, berriz, bi nobela idatzi ditu gaur arte.





[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2015]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2014]
[2013]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria