Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 16,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-290-9
Urtea: 2014
 

ARANTZAK BARRURANTZ

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa hartan gertatua…

Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak.



XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria