Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 17,55 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-098-1
Urtea: 2013
 

ADISKIDE BAT NUEN

JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…

Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta
sentsuala…



JOXEAN AGIRRE

Azpeitian jaio zen 1949an eta Zarautzen bizi da gaur egun. Parisen soziologia ikasi zuen eta Leioan informazio zientziak. Kazetaria da ogibidez: Eginen hasieran eta Gara egunkarian orain, euskal kulturaren segimendu zehatza egiten du, ezin ahantz daitekeelarik Bertsolari aldizkaria, ahozko literaturaren idatzizko euskarri fina. Zeregin horien artean aurkitzen du beta noizean behin literaturazko lanak idazteko ere. Kulturaren zurrunbiloan sarturik egon arren, aparte samar ibili zale dugu Agirre, bere sorkuntzari ere aparteko garrantzirik eman nahi gabe, baina literaturazaleen artean ondo merezitako itzala bereganatu duela esan daiteke.





[2016]
[2013]
[2011]
[2008]
[2003]
[1996]
[1991]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria