Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 19,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-066-0
Urtea: 2013
 

GELTOKIAK EDO HELDUTA ENTZUTEKO ABESTIAK (XIV. IGARTZA SARIA)

GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga.

Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua...



GOIATZ LABANDIBAR

(Oiartzun, 1985). Kazetaria da ikasketaz eta ogibidez; Oarsoaldeko Hitza-n ibilia da eta gaur egun Oiartzungo Udaleko komunikazio arloan dihardu. Gazte mailan hainbat literatura-sari irabazi ondoren, hauxe du lehenengo liburua.





[2016]
[2013]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria