Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-671-5
Urtea: 2009
 

HABITAT

KATIXA AGIRRE MIGUELEZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Estekak
Bigarren ipuin-liburua kaleratu du Katixa Agirrek, Igartza bekaren laguntzari esker: Habitat, sei istorioz osaturiko bilduma, kokalekua duena ardatz eta lokarritzat: Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak. Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.

Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen duen ustezko independentzia horren peskizan.



KATIXA AGIRRE

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981). Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Leioan eta gidoigintza Madrilen. Hainbat lan izan ditu, hala nola telebistako haurrentzako lehiaketa bateko erredaktore, bideo-jokoetako gidoilari edo enkarguzko biografia pribatuen idazle. Helduentzako bi ipuin-bilduma idatzi ditu: Sua falta zaigu (2007) eta Habitat (2009); haurrentzat: Paularen seigarren atzamarra (2007), Ez naiz sirena bat, eta zer? (2009) eta Patzikuren problemak (2010), Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia (2010), Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua (2013), Atertu arte itxaron (2015).





[2018]
[2015]
[2013]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2007]
[2007]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria