Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 13,10 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-575-6
Urtea: 2008
 

MANDATARIAREN GERRA

JOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari. Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala…

Gertaerak jazo zirenetik 20 urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta baten itxura emanez, eleberri berezi bat sortzea lortu du Basterretxeak: espioitzako giro argi-ilunak Pininio elurtuen paisaia ikusgarrian kokatuz; ideal politikoak, diruinteresak eta ustekabeko amodioak trama sinesgarri batean nahastuz; pertsonaien ibilerak elipsiz jositako erritmo bizian kontatuz.


JOSE INAZIO BASTERRETXEA

Jose Inazio Basterretxeak arta bereziz josi eta zaindu ditu kontakizunaren osagai guztiak: pertsonaiak fintasunez marraztu ditu, garaia fideltasunez adinako ezagutzaz erretratatu, eta idazkera dotore bezain estilizatua erabili, edertasun une distiratsuak dituena.





[2016]
[2011]
[2008]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria