Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 21,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-408-7
Urtea: 2006
 

EZ DADILA EGUZKIA SARTU

MARTIN ETXEBERRIA GARRO / XABIER ETXEBERRIA GARRO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Gerrako lubakitik futbol-zelaira eraman zituzten hainbat gazte 1937ko udaberrian. Futbolariak ziren denak ere, Espainiako ligan hainbat ekipotan jokatu ohi zutenak, baina baloiaren ordez fusila hartu zutenak, Euskadi eta Errepublika defendatzeko. Agintariek, ordea, galtza motxetan jarri zituzten berriz, Euskadiko selekzioa osatuz eta Europan barrena zenbait partida jokatuz mesede handiagoa egingo zutelakoan. Propagandaren partida inportantea baitzen gerra irabaztekotan, lubakiak bezainbat.

Gertaera horietan oinarrituz eta Kepa Areso futbolari ordiziarra protagonista bihurtuz, nobela bat idatzi dute Xabier eta Martin Etxeberriak. Historiaren gainetik gailentzen den istorioa, hari poliziala eta maitasunaren korapiloak ere falta ez dituena, irakurleari jakin-mina pizteko eta zer pentsatua emateko asmoz.


MARTIN ETXEBERRIA

(Zarautz 1974). Enpresa Zientziak ikasitakoak bi anaiak. Martinek hiru poesia liburu kaleratu ditu bakarka: Katiluaren ipurdia, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin eta Zakurraren poema eta beste hezurrak. Bi anaien artean, aldiz, haur eta gazteentzako hainbat liburu, eta eleberri: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café Passy-n, eta Ez dadila eguzkia sartu.



XABIER ETXEBERRIA

(Zarautz, 1974). Enpresa Zientziak ikasitakoa da. Xabierrek eleberri bat atera du bakarka: Egun denak ez dira berdin. Bere anaiarekin batera, aldiz, haur eta gazteentzako hainbat liburu, eta eleberri: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café de Passy-n eta Ez dadila eguzkia sartu





[2015]
[2015]
[2012]
[2009]
[2008]
[2006]
[2006]
[2004]
[2002]
[2002]
[2001]
[2015]
[2015]
[2012]
[2009]
[2008]
[2006]
[2006]
[2004]
[2002]
[2002]
[2001]


Gerrako lubakitik futbol-zelaira eraman zituzten hainbat gazte 1937ko udaberrian. Futbolariak ziren denak ere, Espainiako ligan hainbat ekipotan jokatu ohi zutenak, baina baloiaren ordez fusila hartu zutenak, Euskadi eta Errepublika defendatzeko. Agintariek, ordea, galtza motxetan jarri zituzten berriz, Euskadiko selekzioa osatuz eta Europan barrena zenbait partida jokatuz mesede handiagoa egingo zutelakoan. Propa-gandaren partida inportantea baitzen gerra irabaztekotan, lubakiak bezainbat. Gertaera horietan oinarrituz eta Kepa Areso futbolari ordiziarra protagonista bihurtuz, nobela bat idatzi dute Xabier eta Martin Etxeberriak. Historiaren gainetik gailentzen den istorioa, hari poliziala eta maitasunaren korapiloak ere falta ez dituena, irakurleari jakin-mina pizteko eta zer pentsatua emateko asmoz.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria