Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 15,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-235-9
Orrialde kopurua: 140
Neurriak: 21,5X14
Urtea: 2005
 

APOLOGIA

JULIAN PEÑA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Ondarroako Augustin Zubikarai nobela laburrentzako saria irabazi duen liburua duzu hau, kritika soziala eta karikatura barregarria uztartzen dituen idazlan bitxi eta originala da, irakurleari dibertimendua ez ezik zer pentsatua ere eskainiko diona.

Automobilgintzaren kontra ekiten dio Ramón Merchán terrorista nihilistak, egungo zibilizazioaren produkzio-kontsumo kate etengabea delakoan gu denok esklabo zoriontsu legez lotzen eta itsutzen gaituen tresna. Guztiz arrazionala izanagatik erotasunaren muga arriskutsuraino daramatzan diskurtso apokaliptikoa darabilte eleberri honetako pertsonaiek: industriako korporazioak saboteatu nahi dituen gaztea, bere ikasle astakirtenei pentsatzen irakatsi nahi dien irakasle ziniko erdi etsitu bat…

Elkarrekin lotzen diren hiru istorioz osatu du Julian Peñak gure gizartearen aurkako kritika garratza eta parodia jostalaria uztartzen dituen kontakizun hau, eta atarikoa Markos Zapiainek ipini dio, liburuaren aitzakiaz hezkuntzari buruz gogoeta egiten duen hitzaurre guztiz jakingarrian.


JULIAN PEÑA
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
[2005]


Hiru istorioz osaturiko triptikoa da Apologia, gizartearen kontrako kritika garratza eta parodia elkartzen dituena. Automobilgintzan oinarrituriko zibilizazioa saboteatu nahi duen terrorista nihilista bat, bere ikasle astakirtenei pentsatzen irakatsi nahi dien irakasle ziniko erdi etsitu bat… Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi duen lan hau Markos Zapiainen hitzaurrearekin kaleratu da.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria