Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 17,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-234-2
Orrialde kopurua: 168
Neurriak: 21,5x14
Urtea: 2005
 

MENDAROKO TXOKOLATEA

IÑAKI IRASIZABAL IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Bere jatetxea eta neskarekiko gorabeherak beste kezkarik gabe bizi da Aitor. Halako batean, baina, hildakoak hasiko dira irteten armairutik, eta bera ere zipriztinduko du odolak; kontua nondik nora doan ez badaki ere, erreakzionatu egin beharko du Aitorrek eta egia bilatzen hasi, ikertzailetan jolasteko gogoz ez baizik eta bizirik irauteko sen hutsez.

Egiazko euskal izaera eman dio Iñaki Irasizabalek nobela beltz honi, ez bakarrik gertalekuak gure inguruko paisaiak direlako: pertsonaiek ere halako sinesgarritasun bat dute, beren arazo, beldur eta erdipurdikeriekin; horrenbestez, idazkera azkar eta zinematografikoz ondutako kontagai sendo bat lortu du egileak, amaitzean, irakurketaren atseginarekin batera, nolabaiteko gustu gazi-gozoa uzten duena, bizitzarena bezalakoxea.


IÑAKI IRASIZABAL

Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du beti.





[2018]
[2017]
[2016]
[2015]
[2014]
[2013]
[2012]
[2011]
[2009]
[2005]
[2004]


Thriller original bat idatzi du Irasizabal iurretarrak. Bere sukaldari-lanaz eta gaizki samar doan bikote-bizitzaz arduraturik bizi da Aitor, ia beste edonor bezala. Heriotza zorigaiztoko bat gertatuko da bere inguruan, eta horri lotuta krimen ilunago baten zantzuak eta hari loturiko mehatxuek hankazgoratuko dute bere bizimodua.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria