Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 15,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-144-4
Orrialde kopurua: 136
Neurriak: 21,5X14
Urtea: 2004
 

BURUA TXORIZ BETERIK

IÑAKI IRASIZABAL IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai Nobela Laburrentzako Sariaren irabazle izan da aurten obra hau (Fernando Morillok idatzitako Gloria Mundi eleberriarekin erdibana). Pertsonaien psikologia ederki marrazten duen nobela da Burua txoriz beterik, bizitzaren zabala pintzelkada finez eta doiez erretratatzen asmatzen duena, giza harremanen ezaguera sakona adieraziz egilearen aldetik. 60 urtera bidean doan irakasle alarguna, haren seme-alabak, berauen bikotekide eta haurrak, bakoitzaren lanbideko gorabehera eta arazoak… sare bat bezala zabalduz doa etengabe eleberria, zabalduz doaz landuriko gaiak eta ukituriko arloak, baina iragaitzaz bakarrik, bizitza aurrera baitoa beti, ez baita inon gelditzen, zain baititu lagun eta ustekabe berriak, beren gazi-gozoekin, beren nahi eta ezinekin. Urtaroen gurpilarekin batera doa jiratuz nobelaren egitura, munduaren ziklikotasuna iradokiz bezala. Ez dago tesirik ordea, elipsiz jositako kontakizun eder bat baizik, protagonisten izaera ezin hobeto atzematen duena eta sentimendu muturrekoenak ere modu eutsi eta dotorean agertzen dituena. Artistak asmaturiko kristalaren atzetik bizitzaren ikuskizunari begiratuko bagenio legez; beira gardena izan ordez ispilua izan daiteke ordea, irakurleak bere burua islaturik ikusiko duena…


IÑAKI IRASIZABAL

Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du beti.





[2018]
[2017]
[2016]
[2015]
[2014]
[2013]
[2012]
[2011]
[2009]
[2005]
[2004]


Pertsonaien psikologia ederki marrazten duen nobela da Burua txoriz beterik, bizitzaren zabala pintzelkada finez eta doiez erretratatzen asmatzen duena, giza harremanen ezaguera sakona adieraziz egilearen aldetik.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria