Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 16,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-099-7
Orrialde kopurua: 160
Neurriak: 21,5X14
Urtea: 2004
 

ARBELAREN GAINEAN

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Gertaera harrigarri eta pertsonaia bereziak asmatu ohi ditu idazleak liburu bat sortzeko orduan; kasu honetan alderantzizko bidea egin du Mendigurenek: bere familiako adarretan ibili da aztarrika, pertsona egiazko baina misterioz beteak deskubritzeko: etxe oneko mutil sentibera bat, poema minduak idatzi eta gazterik suizidatu zena; Ezkion Ama Birjina ikusi eta haren aginduz apaiz sartu zena; mutikotan elbarri geratu eta, lagunekin jolastu ezinik, besteen jolas eta bizikizunen kronista bihurtu zena... Fikzioaren eta saiakeraren arteko mugan jolasean dabil egilea eta, era berean, oroitzapen pertsonala eta kolektiboa gurutzatzen ditu etengabe, familia baten eta herri txiki baten bitartez kontatzen baitira XX. mendeko gertakari esanguratsuenetakoak, hala nola industriaren gorakada eta krisia, edo nazionalismoaren sorrera eta beranduago borroka armatuarena, gai eta garai desberdinak nahasteko Mendigurenek erakutsia duen abilezia horrekin. Obra berezia da Arbelaren gainean, beste idazle ezagun eta ezezagun askoren testuak bereganatzen eta komentatzen dituena, literaturaren magia eskuz esku transmititzeko eginkizun sekretu eta eder horretan lagunduko duen esperantzan.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]


Gertaera harrigarri eta pertsonaia bereziak asmatu ohi ditu idazleak liburu bat sortzeko orduan; kasu honetan alderantzizko bidea egin du Mendigurenek: bere familiako adarretan ibili da aztarrika, pertsona egiazko baina misterioz beteak deskubritzeko: etxe oneko mutil sentibera bat, poema minduak idatzi eta gazterik suizidatu zena; Ezkion Ama Birjina ikusi eta haren aginduz apaiz sartu zena; mutikotan elbarri geratu eta, lagunekin jolastu ezinik, besteen jolas eta bizikizunen kronista bihurtu zena...



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria