Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-058-4
Orrialde kopurua: 204
Neurriak: 21,5X14
Urtea: 2003
 

GRETA

JASONE OSORO IGARTUA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Tentazioak eta Korapiloak bere bi ipuin-bilduma arrakastatsuen ondotik, nobelari ekin dio Jasone Osorok oraingoan, eta Greta izeneko istorioa kaleratu. Greta liburuko pertsonaia inportanteenetakoa da, baina ez da pertsona: maniki bat da, urtetan arropa-denda bateko eskapartatean egondakoa, eta orain Oskarrek bere etxean gordetzen eta zaintzen duena. Goxotasunezko harreman berezia du Oskarrek Gretarekin: ez –gaizki-pentsatu batek usteko duenez– sexuaren alorrekoa, baina bai txikitan galdu zuen amaren nolabaiteko ordezkotza bilatuko balu bezala. Oskar, baina, ezkontzera doa, betiko andregai izan duen Anarekin. Anak ulertzen du Oskarrek Gretarengana sentitzen duena, baina halako batean gehiegizkoa iruditu eta hautatzera behartzen du: edo Greta edo ni.


JASONE OSORO

Jasone Osoro (Elgoibar, 1971). Kazetaria da lanbidez. Prentsan eta telebistan lan egin du. Helduentzako hainbat nobela eta ipuin-liburu idatzi ditu, horien artean azkena 12etan bermuta (Augustin Zubikarai Saria). Gazteentzat, berriz, Jara eta Ezekiel pertsonaien istorioak sortu ditu, milaka irakurleren estimazioa lortu dutenak.





[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2015]
[2012]
[2009]
[2003]
[2001]
[1998]
[1998]


Bere lehenengo nobela kaleratu berri du Jasone Osorok: Greta. Bakardadearen beldurra, aukera egin beharra, askatasunaren eta konpromisoaren arteko marra eta antzeko gaiak planteatzen dizkiguna.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria