Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 17,40 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-964-2
Orrialde kopurua: 164
Neurriak: 21,5x14
Urtea: 2003
 

UDA BETIKO BALITZ

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Bere azken urteetako ibilbideari jarraituz, fikzioa eta oroitzapena nahasten dituen obra bat idatzi du Xabier Mendigurenek. Oraingo honetan udalekuen girora eramango gaitu, batetik, eta trantsizio politikoaren garaira, bestetik, hainbat adoleszenteren eskutik. Anekdota pertsonala gaindituz, bizitzarekiko sentimendu batzuk transmititu nahiko lituzke egileak, eta irakurlearengan emozio horiek berritu. Poza da, izan ere, liburu honetako sentimendu nagusia, literaturan gai ilunagoak ikusten ohiturik gauden arren: mina, tristura, tragedia… Bizitzeko grinaz eta gogoz beterik daude bertako protagonistak, hamabi, hamalau, hamasei urteko neska-mutilak, bizitza horrek pozekin batera hainbat gazi-gozo eta atsekabe ekarri arren. 76an hasi eta 80ra bitartean hedatzen da nobela honetako denbora, hainbat udatan barrena; eleberri korala da berez, pertsonaia bakar batzuen ordez gazte-talde osoa baita protagonista, apurka eta urtez urte aldatzen ikusiko duguna, eta gaztetxoen garapenarekin batean, zeharka bada ere, nabarmen ageriko da gizarteak berak aldi horretan izandako bilakaera. Alde horretatik, aipagarria izan liteke urte horietako zenbait gertaeraren oihartzuna: 78ko San Ferminetako eta Errenteriako gertaerak, Lemoizko zentral nuklearraren ingurukoak, autonomia martxan jartzeari buruzkoak… Mikrokosmos bat da Udalekua, bere baitan mundu bat biltzen duena eta aldi berean kanpoko munduaren ispilua. Mundu partikular horren hainbat estanpa eta irudi eskaintzen digu idazleak (igerilekua, altxorraren jokoa, txangoak, dantzaldiak, kanpamenduko sua, bihurrikeria eta liskarrak…); idazkera doi eta arinez eginak daude postal horiek, baina, beraiekin tartekaturik, mutiko batek idatzitako gutunak aurkituko ditugu, hari narratiboaz gainera liburuari ahozko euskararen grazia eransten diotenak.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]


Bere azken urteetako ibilbideari jarraituz, fikzioa eta oroitzapena nahasten dituen obra bat idatzi du Xabier Mendigurenek. Oraingo honetan udalekuen girora eramango gaitu, batetik, eta trantsizio politikoaren garaira, bestetik, hainbat adoleszenteren eskutik. Anekdota pertsonala gaindituz, bizitzarekiko sentimendu batzuk transmititu nahiko lituzke egileak, eta irakurlearengan emozio horiek berritu.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria