Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 15,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-848-5
Orrialde kopurua: 152
Neurriak: 21,5 x 14
Urtea: 2002
 

ERRAUTSEN DISTIRA

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Gure herriko historia petralarekin korapilatzen diren lau istorio idatzi ditu Xabier Mendiguren Elizegik, ipuin luzearen eta nobela laburraren artean dauden lau kontakizun indartsu. Neska kazetari batek ligatzeko asmotan joko du ondoko herrira, baina gerrako pasadizo bat kontatuko dion alarguna topatuko du bertan (“Antxiñako fotografixia”). Komentu ilun batean, fraide espainolisten eta abertzaleen artean aspaldi gertaturiko misterio eta heriotzak argitu nahian hasiko da ahaide urrun bat (“Aita Morlans itzuli da”). Lagun baten aitona gudariarekiko mirespenak eta neska baten maitasunak Nikaraguako iraultzara eraman zuten gazte bat, baina handik itzultzean ohartuko da nola aldatzen diren gauzak, kamarada (“Zapero, gogoan zaitugu”). 36ko gerratik ETAren su-etena bitartean, Francoren kontrako erresistentziatik eta trantsizio istilutsutik pasata, bere bizitzako nahi eta ezinak gogoratuko ditu Banco de Vasconiako enplegatu txepelak, Iruñetik jaioterrirako bidaian (“Biziak ez zuen txoria balio”). Sarreran egileak argitzen digunez, “bestela irudi badezake ere, gutxi idatzi dugu euskaldunok 36ko gerrari buruz, oraintsu arte bederen. Hitz egin ere, esango nuke etxe frankotan ez dugula askorik egin, ez behintzat izan duen eraginaren neurrian. (...) Liburu honetako lau ipuinek ahozko kontakizunak dauzkate oinarrian, eta hauen atzean, berriz, egiazko pasadizoak daude; gerrari buruzkoak gehienbat, eta gerraostean kokatua bakarren bat. (...) Oinarri egiazko hori itxuraldatu egin dut hala ere, batzuetan gehiago beste batzuetan baino, eta, denetan ere, aspaldiko kontuak bere hartan eman ordez, gaur egungo istorio baten barruan sartu ditut.” Errautsen distira da antzinako borroketatik geratzen den ia bakarra, baina haren argi ahulak berotu ditzake oraindik ere gure bihotzak, literatura bihurtuta.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]


Gure herriko historia petralarekin korapilatzen diren lau istorio idatzi ditu Xabier Mendiguren Elizegik, ipuin luzearen eta nobela laburraren artean dauden lau kontakizun indartsu.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria