Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 14,40 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-745-7
Orrialde kopurua: 148
Neurriak: 21,5 x 14
Urtea: 2001
 

ERREKARTEKO KOADERNOA

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Liburuaren pasartea
  • Laburpena
Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera aldean (138. or.): “Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon-emakume guztion sentipenak direla funtsean berdintsuak; parametro horien artean dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba, non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela amestua...” Leihotik begira jarri da egilea. Bere etxeko sukaldeko leihotik ikusten denari begira hasi eta, hortik abiatuta, hainbat gogoeta, oroitzapen, pasadizo eta irakurketa harilkatu ditu. Liburu guztiz pertsonala osatu du horrela idazleak: batetik, literatur generoen ohiko sailkapenak gainditzen dituen obra delako, eta, bestetik, neurri batean bere pertsona bihurtu duelako berriz ere literatura egiteko gai: bere bizitzako aldi jakin bat kontatzen ez badigu ere, “baserria” eta “aitona” ditu oroigai eta pentsagai, bereak noski, baina baita nornahirenak ere, euskal kultura guztian erro sakonak dituzten kontzeptuak baitira bi horiek. Irakurlearekiko kidetasun eta konplizitatea bilatzeko ahalegin horretan, inoiz baino gardenagoa bihurtu da Mendigurenen prosa ere, egunez egun idatziz doan koaderno bateko sinpletasuna eta hitz bakoitzaren balioa zein esaldi bakoitzaren erritmoa neurtzen dituen dotorezia elkartuz.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]

1

Arantzamendi eta Aranburu baserriak ikustera joan naiz gaur, abenduak 25, Eguberri eguna. Aspaldian igo gabe nengoen alde horretara, urte asko, 25 igual, mutiko-koxkorra artean. Eta hala ere neure-neureak izan ditut bitarte honetan guztian, etxetik bertatik ikusten bainituen egunero-egunero: sukaldeko leihotik ezkerrerantz begiratu eta hantxe neuzkan, Loinaztik gora, Antzamendi, Anbu Goikoa eta Azpikoa, Mendizabal... Lehenago izaten zen hori ordea. Izan ere, etxe-sail handi bat ari baitira eraikitzen orain, gurearen ezkerretara, alde horretako ikuspegi guztia jaten digula. Zimenduekin ari ziren orain dela gutxi arte, baina dagoeneko iritsi dira teilatura. Hormigoizko hagen artetik ageri dira oraindik belardi-zati batzuk eta etxe koxkorren bat, baina aurki hasiko dira adreiluak jartzen eta orduan erabat eta betiko desagertuko dira hango bazterrak, gure sukaldeko leihoarentzat behintzat. Ez da berez galera handia; ez da halakoetatik tragediarik zertan egin, baina hala ere izorramendua zait, zertan ukatu. Oharkabean pasatu ohi zaizkigu hainbat ondasun-modu, galtzen ditugun momentua arte. Hala baserri horien ikusmena ere: begientzako atseden-leku zirela esan liteke; noiznahi begiratu eta beti hantxe, zerua goian, pinudiak behean, hodeiertzaren soslai antzekoa. Urtaroei erreparatzeko sentiberatasun gutxitxo izaten dudan arren, nahi gabe ere ikusiko nituen elur-pindarrak negu partean, adaxka gorrituak udazkenean, bazterrak berdatzen udaberriak aurrera egin ahala... Ez nadin kursia izan, haatik: edonork daki hobe dela etxe aurrean mendi puska bat edukitzea, buelta osoan bizilagunen etxe eta balkoiak besterik ezin ikustea baino. Lapurtu didaten bista berreskuratzeko edo berriz ikusiko ez dudanari betiko agur esateko, hor joan naiz bada, aldapa pikoan gora, eguberri goiz honetako eguraldi goxoa aprobetxatuta, halako jai berezietan bideak ia hutsik egoten baitira gainera.

2

Sabino Aranak aberria galzorian sumatu zuenean sentitu omen zuen halako sorterri-min bat, Euskal Herriari eusteko oinarri politikoak jartzera eraman zuena, zuzen ala oker; euskal idazle asko eta askoren biografietan arakatuta ere antzeko datua ateratzen zaigu: erabili ezaz moteldurik sentitu zuten une jakin batean berea izandako hizkuntza, gurasoekin totelka eta zezelka egin behar zutela umetako hizkera, eta ordutik –gaztaro goiztiarreko egun ahaztu edo gogoangarri batetik– egin ahala guztian saiatu ziren mintzaira herdoildua trebatzen, edertzen, abiltzen. Zer da hori: nostalgia? Seguru asko bai. Malenkonia? Auskalo. Halako izaera gaixoti eta patologikoa eman dio zenbaitek sentimendu honi, baina hori baino naturalago eta sanoagoa da, nik uste. Arbasoekiko komunio mistikoak alde batera utzirik, gurasoen betidaniko hizkuntza ahaztea eta uztea askotan ikusi dudan gauza da –gehiegitan gertaera anormaltzat jotzeko– eta azalpen historiko eta sozial zehatzak dituena euskararen zapalketaren liburu beltzean; baina, joera horren kontra, atzeratzen eta atzentzen ari zaion hizkuntza horrixe eutsi nahi izatea, burua edo bihotza dituen edozeinek egingo luke. Dena dela, gehiegi ari naiz urruntzen nire hizpidetik, txalupa xume hau ez baina gutxienez baporea behar duten ur handitan sartuz gainera, eta hobe izango dut, horrenbestez, berriz ere arrastoan sartzea, neure bidetxidorrera itzultzea.


Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera aldean (138. or.): “Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon-emakume guztion sentipenak direla funtsean berdintsuak; parametro horien artean dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba, non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela amestua...”



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria