Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 14,65 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-211-7
Urtea: 1998
 

BIZKARREAN TATUATURIKO MAPAK

HARKAITZ CANO JAUREGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Bidaia izan liteke esperientzia friboloa, denbora-pasa gisa handik hona ibiltzea, zure bizitzan nahiz gorputzean urratu txikiena ere egin gabe. Beste batzuetan, berriz, larruazalean markaturik geratuko zaizu, ezabatu ezinezko moduan: tatuaje bat bezala, alegia. Motxilaren ordez, hiriaren mapa tatuatua darama bidaiariak bizkarrean, ikusi ezin den tokian. Horregatik du agian munduan galdurik dabilenaren itxura; horregatik izango da, hirien deskribapenik ez baina, hiri bakoitzeko ipuin bana aurkitzea liburuan barrena. 49 hiri, beste horrenbeste ipuinen gertaleku: Aljer, Amsterdam, Chicago, Dublin, Katmandu, Kigali, Lisboa, Samarkanda... Aitzakia da ordea hiria, giro bat iradokitzen diguna, bestelako munduak amesten hasteko, errealitateaz bestaldekoa imajinatzeko. Exotismoa eta ironia, paradoxa eta fantasia... hainbat osagai darabiltza Harkaitz Canok, ohi duen luma trebe eta jantziarekin, ipuin-bilduma eder, harrigarri eta biribil hau burutzeko.


HARKAITZ CANO

Lasarten jaioa 1975ean, Zuzenbidean lizentziatu zen. 1993an Lubaki Banda literatur taldeko sortzaileetakoa izan zen, Euskal Herrian izan den abanguardiako azken kolektiboa. Hainbat hedabidetan kolaboratzeaz gain, irrati, telebista edota komikietako gidoilaria ere bada. Poesiarekin estreinatu zen, baina ipuinekin eta nobelekin lortu du arrakasta. Belarraren ahoa nobelak Euskadi Saria eskuratu zuen 2005ean. Bere ipuinak hedabide askotan argitaratu dira. Parisen eta New Yorken bizitakoa da, eta espazio fisiko horiek izugarrizko eragina dute haren literaturgintzan.
 
Bere lanen artean: Bizkarrean tatuaturiko mapak (1998, Elkar); Itsasoa etxe barruan (2003, Elkar); Omar dendaria (2005, Elkar); Lesterren logika (2006, Elkar); Zinea eta literatura (2008, Elkar). 





[2016]
[2008]
[2006]
[2005]
[2003]
[1998]


Bidaia izan liteke esperientzia friboloa, denbora-pasa gisa handik hona ibiltzea, zure bizitzan nahiz gorputzean urratu txikiena ere egin gabe. Beste batzuetan, berriz, larruazalean markaturik geratuko zaizu, ezabatu ezinezko moduan: tatuaje bat bezala, alegia. Motxilaren ordez, hiriaren mapa tatuatua darama bidaiariak bizkarrean, ikusi ezin den tokian. Horregatik du agian munduan galdurik dabilenaren itxura; horregatik izango da, hirien deskribapenik ez baina, hiri bakoitzeko ipuin bana aurkitzea liburuan barrena.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria