Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 18,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-513-2
Orrialde kopurua: 204
Neurriak: 21 x 12,5
Urtea: 1999
 

KUBA TRISTE DAGO

JUAN MARTIN ELEXPURU ARREGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Zaila da Kubako egoera bi hitzetan deskribatzen, bidaldi oso bateko sentipen eta esperientziak orri batzuetan laburbiltzen. Eta, hala ere, bere inpresioak azaltzen saiatzen dira han izandakoak, uhartea zelan aurkitu duten galdetzen diegu behin-berriro hemen gelditutakoek. Ezinbesteko hizketa-gaia bihurtu baitzaigu hangoa. Juan Martin Elexpuru ere izan da Kuban. Bizikleta aldean hartuta, hilabete batean Karibeko isla alderik alde zeharkatu du, Habanan eta Santiagon egonaldi luzeagoak eginez. Bertako paraje eta paisaiei baino gehiago erreparatu die, ordea, Kubako andre-gizonei. Jendearekin solas etengabean ari da, bertakoak ere horretara emanak izaki. Bata bestearen atzetik datoz liburu honetan bizikizunak, pasadizoak eta bestelako bitxikeriak. Kubako errealitateaz mintzatu bakarrik ez, ikusi, ukitu eta usaindu ere egin du egileak, era guztietako kubatarrekiko harremanetan. Orrietan barrena aurkituko dituzu Castrorekiko iritzi anitz, merkatu beltza, sozialismoaren harrotasuna, dolarren harrapaketa, turistaren ehiza, independentziaren duintasuna, prostituzio mozorrotua eta beste hainbat alderdi, aurpegi askotako kaleidoskopioa baita gaur egungo Kuba, nondik begiratu nahi zaion, hura azpimarratzeko. Kontalari-sen bizi-bizia ageri du Elexpuruk kontaketa honetan. Deskribaketa eta sermoiak alde batera lagata, trebea da narrazioan, iaioa elkarrizketetan. Horrela lortzen du bidaiaren sentsazioa itsastea irakurleari, eta aldi berean eleberri baten arintasuna txertatzea bidai liburuari.


JUAN MARTIN ELEXPURU

Juan Martin Elexpuru Bergarako Ubera auzoan jaio zen 1950ean eta bertan bizi da. Filosofia eta Euskal Filologia ikasketak ditu. Itzulpen asko egindakoa da, eta horretaz gain aipatzekoak dira ondorengo literatur lanak: Fernando plaentziarra, Txepetxa eta sugea, Marea biziak zozomikotetan, Fraixko eta galtzagorriak eta Harpajolea haur literaturan; helduentzako liburuen artean: Kuba triste dago, Txakur zaunkak atean, Hamaika ipuin, besteak beste.





[2010]
[2008]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1998]
[1993]


Zaila da Kubako egoera bi hitzetan deskribatzen, bidaldi oso bateko sentipen eta esperientziak orri batzuetan laburbiltzen. Eta, hala ere, bere inpresioak azaltzen saiatzen dira han izandakoak, uhartea zelan aurkitu duten galdetzen diegu behin-berriro hemen gelditutakoek. Ezinbesteko hizketa-gaia bihurtu baitzaigu hangoa. Juan Martin Elexpuru ere izan da Kuban. Bizikleta aldean hartuta, hilabete batean Karibeko isla alderik alde zeharkatu du, Habanan eta Santiagon egonaldi luzeagoak eginez. Bertako paraje eta paisaiei baino gehiago erreparatu die, ordea, Kubako andre-gizonei. Jendearekin solas etengabean ari da, bertakoak ere horretara emanak izaki. Bata bestearen atzetik datoz liburu honetan bizikizunak, pasadizoak eta bestelako bitxikeriak. Kubako errealitateaz mintzatu bakarrik ez, ikusi, ukitu eta usaindu ere egin du egileak, era guztietako kubatarrekiko harremanetan. Orrietan barrena aurkituko dituzu Castrorekiko iritzi anitz, merkatu beltza, sozialismoaren harrotasuna, dolarren harrapaketa, turistaren ehiza, independentziaren duintasuna, prostituzio mozorrotua eta beste hainbat alderdi, aurpegi askotako kaleidoskopioa baita gaur egungo Kuba, nondik begiratu nahi zaion, hura azpimarratzeko. Kontalari-sen bizi-bizia ageri du Elexpuruk kontaketa honetan. Deskribaketa eta sermoiak alde batera lagata, trebea da narrazioan, iaioa elkarrizketetan. Horrela lortzen du bidaiaren sentsazioa itsastea irakurleari, eta aldi berean eleberri baten arintasuna txertatzea bidai liburuari.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria