Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 15,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-944-4
Orrialde kopurua: 140
Neurriak: 19 x 12
Urtea: 2003
 

HAN IZANIK HONA NAIZ

JOSEBA SARRIONANDIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Laurogei mikroipuinez osatutako bilduma da Han izanik hona naiz, egun bakarrean laurogei mundu-bira emateko modua edo istori-mota honetaz halaxe zioen Sarrionandiak: "Zergatik tipiak? Bilatzea maite duenari tipitasunak bilaketaren atsegina ugaltzen diolako, edo autorea lan luzerako nagia delako, edo lana hasita bihar etzi huts egitearen bildurrez luzarorako engaiatzen ez delako, edota gauza tipietan handietan bezainbeste sekretu kabitzen delako". 


JOSEBA SARRIONANDIA

Joseba Sarrionandia Uribelarrea 1958an jaio zen Iurretan, eta 1985etik aurrera planetako bazter galduetan dabil, handik edo hemendik botiletan sarturiko mezuak bidaltzen dizkigula. Bere liburuen artean badira poema-sortak: Izuen gordelekuetan barrena (1981), Gartzelako poemak (1992) Hnuy illa nyha majah yahoo (1995); ipuin-bildumak: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986), Ifar aldeko orduak (1990); saiakerak: Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Hitzen ondoeza (1997); eleberriak: Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003).





[2018]
[2011]
[2008]
[2003]
[2001]
[2001]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1995]
[1990]
[1989]
[1989]


Laurogei mikroipuinez osatutako bilduma da Han izanik hona naiz, egun bakarrean laurogei mundu-bira emateko modua edo istori-mota honetaz halaxe zioen Sarrionandiak: "Zergatik tipiak? Bilatzea maite duenari tipitasunak bilaketaren atsegina ugaltzen diolako, edo autorea lan luzerako nagia delako, edo lana hasita bihar etzi huts egitearen bildurrez luzarorako engaiatzen ez delako, edota gauza tipietan handietan bezainbeste sekretu kabitzen delako".



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria