Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,20 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-599-6
Orrialde kopurua: 312
Neurriak: 21 x 12,5
Urtea: 1999
 

HEZURREZKO XIRULAK

JOSEBA SARRIONANDIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Poesiaren arbolak erro asko ditu, batzuk sendoak eta ageriak, beste batzuk meheak eta gordeak, baina hargatik denak gizakumearen poz, nahikunde eta xangrinazko lur berean sustraituak. Egundaino izan diren poeta guztien artean badago kidetasun eta haurridego berezi bat: autoretza partikularraren superstizioa sortu zen arte, poemaren aita, edo ama, izpiritua zen, muntarik gabeko pertsona ezberdinen itxurapean maskaratua. Liburu honen bitartez, Joseba Sarrionandiak sinesmen magiko eta panpoetiko hori berpizten du guretzat, arbola sustraitsu haren erro sekretu eta ezezagunak euskal soineko ederrez agertaraziz, eta toki eta garai guztietako poemen atzean dauden aurpegi ezberdinak Poesiaren ezkutu sakratuaren azpian bateratuz: Sumeriako taula zaharrak, vikingoen mitologia builatsuak, Hego Amerikako ketxuarren pesalonbreak, Tuareg hareatsuen kantikak, gerrillari palestinarren garrasiak, eta horiekin eta beste askorekin batera, europarren ametsak hurbilagotik eho dituzten beste izen eta doinu ezagunagoak: John Donne, Goethe, Pushkin, Ezra Pound, Drummond de Andrade… Iragan mende eta gizaldi infinizio honetan, lurbirako mintzaira eta populu guztiek Poema bat baizik ez dute idatzi, gizakumearen gozomin guztietatik sortu den Poeta bakarraren eskutik. Joseba Sarrionandiak badaki, eta agian horregatik eskaintzen digu bilduma hau: Hezurrezko xirulak irakurriz geronek ere noizbait jakite hori iritsi dezagun.


JOSEBA SARRIONANDIA

Joseba Sarrionandia Uribelarrea 1958an jaio zen Iurretan, eta 1985etik aurrera planetako bazter galduetan dabil, handik edo hemendik botiletan sarturiko mezuak bidaltzen dizkigula. Bere liburuen artean badira poema-sortak: Izuen gordelekuetan barrena (1981), Gartzelako poemak (1992) Hnuy illa nyha majah yahoo (1995); ipuin-bildumak: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986), Ifar aldeko orduak (1990); saiakerak: Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Hitzen ondoeza (1997); eleberriak: Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003).





[2018]
[2011]
[2008]
[2003]
[2001]
[2001]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1995]
[1990]
[1989]
[1989]


Poesiaren arbolak erro asko ditu, batzuk sendoak eta ageriak, beste batzuk meheak eta gordeak, baina hargatik denak gizakumearen poz, nahikunde eta xangrinazko lur berean sustraituak. Egundaino izan diren poeta guztien artean badago kidetasun eta haurridego berezi bat: autoretza partikularraren superstizioa sortu zen arte, poemaren aita, edo ama, izpiritua zen, muntarik gabeko pertsona ezberdinen itxurapean maskaratua. Liburu honen bitartez, Joseba Sarrionandiak sinesmen magiko eta panpoetiko hori berpizten du guretzat, arbola sustraitsu haren erro sekretu eta ezezagunak euskal soineko ederrez agertaraziz, eta toki eta garai guztietako poemen atzean dauden aurpegi ezberdinak Poesiaren ezkutu sakratuaren azpian bateratuz: Sumeriako taula zaharrak, vikingoen mitologia builatsuak, Hego Amerikako ketxuarren pesalonbreak, Tuareg hareatsuen kantikak, gerrillari palestinarren garrasiak, eta horiekin eta beste askorekin batera, europarren ametsak hurbilagotik eho dituzten beste izen eta doinu ezagunagoak: John Donne, Goethe, Pushkin, Ezra Pound, Drummond de Andrade… Iragan mende eta gizaldi infinizio honetan, lurbirako mintzaira eta populu guztiek Poema bat baizik ez dute idatzi, gizakumearen gozomin guztietatik sortu den Poeta bakarraren eskutik. Joseba Sarrionandiak badaki, eta agian horregatik eskaintzen digu bilduma hau: Hezurrezko xirulak irakurriz geronek ere noizbait jakite hori iritsi dezagun.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria