Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-289-6
Orrialde kopurua: 232
Neurriak: 21 X 12,5
Urtea: 1998
 

BABILONIA

JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Liburuaren pasartea
  • Laburpena
Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, eta Babilonia du nobela honek ere izenburua. Baserri horren historia eta Garayalde familiarena kontatzen dizkigu eleberriak: maitasun eta gorrotoak, norgehiagoka eta traizioak azaltzen dira bertan, eta horien guztien bitartez Euskal Herriko XIX. mende gatazkatsuaren kronika ere egiten zaigu: sinesmen zaharren eta progreso zientifikoaren arteko lehia, karlistaldietako gudak, bizimodu desberdinek sortutako talka eta borrokak… Hala ere, gertaera historikoetatik harago jotzen du nobelak, natura eta naturaz gaindikoa elkartuz. Gure arbasoen kosmologia berezia berreraikiz edo asmatuz, lurrarekiko bategitea, hilekiko hurbiltasuna eta mitoaren bidezko mundu ikuspegi oso bat adierazten ditu Irigoienek, gogoan betiko itsatsirik geratuko zaizun eleberri liluragarri honetan.


JOAN MARI IRIGOIEN

Altzan 1948an jaiotako idazle honek Ingeniaritza ikasi zuen, baina irakaslea izan da, eta ETBrentzako ehundaka filmeen itzultzailea. Gaztaroan Hego Ameriketara egindako bidaiek eragin handia izan zuten haren bizitzan eta literaturan. Irun Hiria Saria irabazi zuen 1975an Hutsatik esperantzara bere lehen poemategiarekin. Oparoa izan da haur eta gazte literaturan, baina nobelagintza da bere lanaren gailurra: Babilonia, Udazkenaren balkoitik edota Lur bat haratago lan garrantzitsuak dira, luzeak eta sakonak."Orbetarrak" proiektuko hiru liburuak mamitzen eman zituen hainbat urte: Bestea da mundua (2008) izan zen lehena, Haragiaren gauak eta egunak bigarrena eta Nor bere bidean hirugarrena. 2011n, Ur arreak, ur garbiak lana kaleratu zuen; 2012an, haur literatura Sasiak mendia jan; 2013an, Arma tiro, bammm!; 2014an, Pistolak eta epistolak; eta 2015ean, Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014).
 





[2015]
[2014]
[2013]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2005]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2002]
[2000]
[2000]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1996]
Lagun minak ziren Babiloniako Gabriela —Zipriano Garayalderen ama, Trinido eta Felizianoren amona— eta Moabeko Roxali. Babilonia eta Moabe Bedaniako baserririk zaharrenak ziren. Banderizoen garaian dorretxea izan zen Babilonia, baina orduko triskantzak eta gero ere jasotako aldaketak medio, beste itxura bat hartuz joan zen, mende bakoitzak bere ezaugarri bereziak itsatsi nahi balizkion: aldaketa eta berrikuntza hoerien artean gari-errota bat zegoen, XVIII. mendearen erdialdean edo ipinitakoa. Moabe, aldiz, aldaketa gutxi izan zuen mendeetan zehar, denbora bertako horma zaharren artean izozturik bailegoan. Bedaniarren esanetan oilar batek behiala kukurrukua Lurruspeko aitzuloan jo eta haren kantua Babilonia eta Moabeko sukaldeetan, bietan batera entzun zen. Horregatik ziren lagun minak Gabriela eta Roxali. Izan ere ilunean zehar hedatutako munduak —haroe eta lurpe— gauari zegoakion, eta nola bi baserriok etxeko sukaldeaz bestaldean zuten gau hura, horrek beste baserriek ez zuten berezitasun bat zemaien. Berezitasun horren ondorioz, beste baserritarren haiekiko jokabidea bikoitza zen, alde batetik zuhur eta jogi azaltzen bait ziren babiloniar eta moabetarren aurrean, haien etxeak gauren eta iluntasunaren ertzean eraikirik zeudelako; eta bestetik miretsi ere miresten bait zituzten, gauak gau eta iluntasunak iluntasun, aurrera bait zegiten bi baserriok, eta ez edonola gainera: Babiloniak lur jori-zabalak edukitzeaz gain, gizon indartsuak emanak zizkion Bedaniari, eta Moabeko emakumeak, berriz, txit ezagunak ziren inguru haietan beste mundukoekin zituzten harremanengatik. Etxe ondoan zuten gauari aure egiteko hamaika otoitz-formula eta beste hainbat trikimailu jaso zituzten Gabrielak eta Roxalik beren arbasoengandik, gauaren indar ezkutu eta ezezagun haiek menperatu ahal izateko edota beren alde jartzeko... eta gizonaren gaurik beltzenak eritasunaren inguruan sortu izan ohi direnez gero, Gabriela eta Roxalik bazekiten haien aurkako erremedioen berri, Roxalik batik-bat, zeinak herriko emagina izateaz gain, era guztietako eritasunak osatzen bait zekien, aide gaiztoak gorputzetik atereaz, bai balarren bidez, edo urrutira ere bai, mintzoaren bidez, don Buenaventura apaizak oparitutako Ama Birjinaren estanparen aurrean ahoskatutako latinezko edo bestelako hitz magikoen bidez. Roxaliren amak bere garaian izan zuen Elizarekin arazoren bat edo beste, Lurruspeko haitzuloan bizi omen zen Mariri zerbait eskatu behar izaten zionean avemariak atzekoz aurrera errezatzen zizkiolako; istilu haiek haren alabarekin amaituko ziren ordea, Roxalirekin, maiatz-egun batez Bedaniara harria zetorrela-eta Lurruspera beha avemaria bat errezatu zuenean, baina sorginek ez bezala, katu beltzik gabe... eta ez atzekoz aurrera, artez eta arauz baizik, don Buenaventurak elizan otoiztutako edozein Ave Maria haietako bat bezalaxe, konjuro haren bidez bedaniarrei gainera zetozkien hodei mehatxagarri haiek san Juan mendi atzerantz desbideratzen zituela. Don Buenaventurak haren berri jakin zuenean Lurruspeko haitzuloko Mari hura Andra Mari baino ez zitekeela erabaki zuen, haren omenez aldare txiki bat ipinerazi zuelarik kobazulora sartu baino piska bat lehenago, Ama Birjinaren irudiarekin: handik sortu zen urtero Lurruspeko haitzulora erromeria egiteko ohitura. Baina Gabriela eta Roxaliren sineste zaharrak ez ziren neurri horrekin erabat deusestatu eta sarritan jantzi berrien azpian sineste zahar haiek baino ez zituzten bizi, zaharrak eta berriak, guztiak nahasturik.


Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, eta Babilonia du nobela honek ere izenburua. Baserri horren historia eta Garayalde familiarena kontatzen dizkigu eleberriak: maitasun eta gorrotoak, norgehiagoka eta traizioak azaltzen dira bertan, eta horien guztien bitartez Euskal Herriko XIX. mende gatazkatsuaren kronika ere egiten zaigu: sinesmen zaharren eta progreso zientifikoaren arteko lehia, karlistaldietako gudak, bizimodu desberdinek sortutako talka eta borrokak… Hala ere, gertaera historikoetatik harago jotzen du nobelak, natura eta naturaz gaindikoa elkartuz. Gure arbasoen kosmologia berezia berreraikiz edo asmatuz, lurrarekiko bategitea, hilekiko hurbiltasuna eta mitoaren bidezko mundu ikuspegi oso bat adierazten ditu Irigoienek, gogoan betiko itsatsirik geratuko zaizun eleberri liluragarri honetan.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria