Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 14,30 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-415-9
Orrialde kopurua: 132
Neurriak: 21 x 12,5
Urtea: 1999
 

ATABALA ETA EURIA

JOSEBA SARRIONANDIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Hauxe duzu Sarrionandiaren bigarren ipuin-liburua, Narrazioak sortarekin zabaldutako unibertsoa osatzen eta aberasten duena, istorio eder bezain harrigarriz, hitz sorgingarri eta ideia sujerikorrez betea. Egileak berak hauxe dio liburu amaieran: "Beste hamar istorio, beraz. Baina nik, zergatik eta zertarako izkiriatu ote ditut? Zergatik bilakatzen da izkiriatzea norbere bizitzan halabeharrezko zerbait? Eta ez dakit erantzuten. Izkiriatzen ari naizelarik ilusio bat edukitzen dut, izkiriatuaz gauzak deskubritzen ditudala eta mundua hobeto entelegatzera iritsiko naizelako ilusioa, baina testua bukatzean ez dut hasi dudanean baino gehiago jakiten. Izkiriatzeak, beharbada, gutiago jakiten laguntzen nau. Uste dut ez dela existitzen euskaraz desarrazoitu aditza, baina arrazoi hitza eta arrazoitu aditza erabiltzen delarik, desarrazoitzea ere behar genuke. (...) Enetzat, literatura desarrazoitzeko modu bat da. Desarrazoituaz egin behar dugu literatura, diruaren eta instituzioen menpean geratu nahi ez badugu, literatura burges eta funtzionarioen eskuetan halako hornidura bat edo, txarragoa dena, arrazoia emateko makina bat bihur ez dadin."


JOSEBA SARRIONANDIA

Joseba Sarrionandia Uribelarrea 1958an jaio zen Iurretan, eta 1985etik aurrera planetako bazter galduetan dabil, handik edo hemendik botiletan sarturiko mezuak bidaltzen dizkigula. Bere liburuen artean badira poema-sortak: Izuen gordelekuetan barrena (1981), Gartzelako poemak (1992) Hnuy illa nyha majah yahoo (1995); ipuin-bildumak: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986), Ifar aldeko orduak (1990); saiakerak: Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Hitzen ondoeza (1997); eleberriak: Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003).





[2018]
[2011]
[2008]
[2003]
[2001]
[2001]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1995]
[1990]
[1989]
[1989]


Hauxe duzu Sarrionandiaren bigarren ipuin-liburua, Narrazioak sortarekin zabaldutako unibertsoa osatzen eta aberasten duena, istorio eder bezain harrigarriz, hitz sorgingarri eta ideia sujerikorrez betea. Egileak berak hauxe dio liburu amaieran: "Beste hamar istorio, beraz. Baina nik, zergatik eta zertarako izkiriatu ote ditut? Zergatik bilakatzen da izkiriatzea norbere bizitzan halabeharrezko zerbait? Eta ez dakit erantzuten. Izkiriatzen ari naizelarik ilusio bat edukitzen dut, izkiriatuaz gauzak deskubritzen ditudala eta mundua hobeto entelegatzera iritsiko naizelako ilusioa, baina testua bukatzean ez dut hasi dudanean baino gehiago jakiten. Izkiriatzeak, beharbada, gutiago jakiten laguntzen nau. Uste dut ez dela existitzen euskaraz desarrazoitu aditza, baina arrazoi hitza eta arrazoitu aditza erabiltzen delarik, desarrazoitzea ere behar genuke. (...) Enetzat, literatura desarrazoitzeko modu bat da. Desarrazoituaz egin behar dugu literatura, diruaren eta instituzioen menpean geratu nahi ez badugu, literatura burges eta funtzionarioen eskuetan halako hornidura bat edo, txarragoa dena, arrazoia emateko makina bat bihur ez dadin."



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria