Hemeroteka
Erosi : 45,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-657-0
Urtea: 2016
 

EUSKAL ARTZAINAK = BERGERS BASQUES

DABADIE, SEVERINE / ETCHEZAHARRETA, CHRISTIANE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Euskal artzainak = Bergers Basques, Severine Dabadie, Christiane Etchezarreta: iragan direlarik, Séverine Dabadie (argazkilari eta idazlea) eta Christiane Etchezaharreta (idazlea) saiatu dira euskal artzaintzaren egoera deskribatzen. Zenbait hilabetez, euskal mendietan barna ibili dira, mundu, adin eta jatorri guzietako artzainak ezagutzera; gizonak, emazteak, adinekoak, gazteak, artzain soilak, artzain familietako artzainak, Euskal Herritik kanpoko soldatapeko artzainak, Iratiko artalde zaluak zaintzen dituztenak, lanbidea tradizioz egiten dutenak, baita artzain antropologo bat ere. Osatzen duten mundua ez da batere, hurbiltzekorik ere, homogeneoa. Denek eman diete denbora, beren zaletasuna eta mendiaren maitasuna partekatzeko eta beren lekukotasunaren emateko. Eskerrik beroenak guziei. Artzaintza ez da bat, artzaintza anitz dira. Mundu hori ezin aberatsagoa da. Noiz iraganera, noiz gerora begiratzera behartzen gaitu.
Artzaintzak ez du gehiago zerikusirik postaletan ikusarazi nahi diguten irudi perfektuarekin. Aldatzen ari den eta modernotasunaren eta tradizioaren artean dantzan dabilen mundua da. Garaiak aldatu dira, eta haiekin artzaintza. Baina bada berri on bat! Lana batzuetan zaila izanik ere, artzainek egokitzen jakin dute. Milurteko tradizioa baliatu dute XXI. mendean sartzeko, jakintza horren eta bizimolde horien iraunarazteko gogo finkoarekin, kontsumitzaileei produktu onenak eskaintzeko nahikeriarekin, eta batez ere, mendia biziarazteko borondatearekin.



SEVERINE DABADIE
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



CHRISTIANE ETCHEZAHARRETA
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
[2016]
[2016]
[2016]
[2016]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria