Hemeroteka
ONDAREA
Helduen literatura
Erosi : 35,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-288-6
Urtea: 2014
 

TXINGUDI - EDERTASUNAREN OMENEZ = HOMMAGE A LA BEAUTE = HOMENAJE A LA BELLEZA

ALAIN MIRANDA / BAKARTXO ARRIZABALAGA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Liburu hau leku zoragarri baten edertasunari egin gorazarrea da; leku eder horrek bere aberastasuna, aniztasuna, atxikitzen saiatu behar du.

Harri, abere nahiz landaretan edertasuna nagusi da: horiek guztiek dute Alain Miranda liluratu, obra honen egiteko, Txingudi badiaren inguruan eta ondoko lekuetan, urtaro orotan promenatu delarik. Itsaso zurrunbilotsuaren argazkiak eta Bidaso ertzeko hirietakoak dira argazki ibilaldi honen osagarriak.

Ur ertz liluragarrietatik xendera gordeetaraino, bazter hau Euskal Herriko pipita bat da. Itsasoaren eta mendien artean, denboraz at izatearen sentsazioa du eskaintzen.



ALAIN MIRANDA

Zokoan sortu zen eta aita Donibane Lohizune/Ziburuko portuko arrantzale zuen. Alain MIRANDA euskal lur honetan hazi da eta sutsuki maite du. Gaxte-gaxtetatik izan da bertako kolore eta argien aniztasunari sentikor. Ospitale lanetan aritu ostean, argazkigintzak harrapatu du orain. Urtaro orotan bildu irudiak eskaintzen dizkigu, argazki panoramikoetatik xehetasun bitxietaraino eskaini ere. Alain MIRANDA honako liburu hau idazten parte hartu zuen: « L’évaluation clinique de la fonction musculaire », Pariseko Vigot-Maloine argitaletxeak argitaratua, eta berak bakarrik, beste hau ere idatzi du: « Saint-Jean -de-Luz/Ciboure, Vibrations », Biarritzeko Atlantica argitaletxeak argitaratua.





[2016]
[2016]
[2014]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria