Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 10,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7917-122-3
Orrialde kopurua: 140
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1992
 

HAMALAU

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Harroputzak bezala, Oteizaren harriak bezala edo bertsoetako heriotzen kopurua bezala, hamalau dira Xabier Mendigurenek helduentzako bere bigarren narrazio liburu honetara bildutako ipuinak, zazpi labur eta zazpi luzeago, kontaeraz anitzak eta teknikaz desberdinak, gehien-gehienak 88-89 urteetan idatziak. Hemen ere maitasun kontuak nagusi, eta horiekin batera beste zenbait bortxa, grina, irrika eta borroka. Larruaren dardarizoetan agertzen baitira giza sentimendu ezkutuenak, zoramenaren obsesioak, eta zuri ere larrua dar-dar ipin diezazukete ipuin hauetako batzuek, kilikaz ala ikaraz.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]


Harroputzak bezala, Oteizaren harriak bezala edo bertsoetako heriotzen kopurua bezala, hamalau dira Xabier Mendigurenek helduentzako bere bigarren narrazio liburu honetara bildutako ipuinak, zazpi labur eta zazpi luzeago, kontaeraz anitzak eta teknikaz desberdinak, gehien-gehienak 88-89 urteetan idatziak. Hemen ere maitasun kontuak nagusi, eta horiekin batera beste zenbait bortxa, grina, irrika eta borroka. Larruaren dardarizoetan agertzen baitira giza sentimendu ezkutuenak, zoramenaren obsesioak, eta zuri ere larrua dar-dar ipin diezazukete ipuin hauetako batzuek, kilikaz ala ikaraz.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria