Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 8,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7529-673-9
Orrialde kopurua: 124
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1989
 

BIZITZAREKIN SOLASEAN

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Txinako historialari zaharrek gordean eduki izan badute ere, Mantxuriako eskualdean asko hitz egin zen bere garaian Konfuzioren lagun min bati buruz. Konfuziok bere jakituria lagun honi zor omen ziokeen batez ere. Mantxuriako aho tradizioak oraindik bizirik gordetzen duen gertakizun honek ez luke aparteko garrantziarik edukiko (historian zehar pertsonaia handi baten oinarrian beste handiago bat aurkitzea ez baita zaila, bigarren hau ia ezezaguna izan ohi delarik), lagun hori mutua eta itsua zela esango ez balitz. Konfuziok hain zehazki adieraz zezakeena buru muinean sentitu bide zuen bere lagunak; baina ezin esan. Eskuak nahiz inguruan topa zitzakeen harrikoskor, egurzati, hosto edo zernahi gauza erabiltzen zituen, horien bidez era anitzetako zeinuak osatuz. Ordu askoren poderioz ulertzen zuen zerbait Konfuziok. Halere, lagun handiaren zeinuen zentzu osoa atzeman gabe joan zen mundu honetatik. Hilzorian zegoelarik, hain zen larria Konfuzioren jakin-mina, non hurrengo bizitzaldian poeta izatea erabaki omen zuen.


JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).





[2018]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]


Txinako historialari zaharrek gordean eduki izan badute ere, Mantxuriako eskualdean asko hitz egin zen bere garaian Konfuzioren lagun min bati buruz. Konfuziok bere jakituria lagun honi zor omen ziokeen batez ere. Mantxuriako aho tradizioak oraindik bizirik gordetzen duen gertakizun honek ez luke aparteko garrantziarik edukiko (historian zehar pertsonaia handi baten oinarrian beste handiago bat aurkitzea ez baita zaila, bigarren hau ia ezezaguna izan ohi delarik), lagun hori mutua eta itsua zela esango ez balitz. Konfuziok hain zehazki adieraz zezakeena buru muinean sentitu bide zuen bere lagunak; baina ezin esan. Eskuak nahiz inguruan topa zitzakeen harrikoskor, egurzati, hosto edo zernahi gauza erabiltzen zituen, horien bidez era anitzetako zeinuak osatuz. Ordu askoren poderioz ulertzen zuen zerbait Konfuziok. Halere, lagun handiaren zeinuen zentzu osoa atzeman gabe joan zen mundu honetatik. Hilzorian zegoelarik, hain zen larria Konfuzioren jakin-mina, non hurrengo bizitzaldian poeta izatea erabaki omen zuen.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria